Joan den ostegunean, maiatzaren 6an, Bidezko Merkataritza presente egon zen UPV/EHUren Arabako kanpusak seihileko bakoitzean hartzen duen Azoka Agroekologikoaren edizio berri batean. Oraingo honetan, ekitaldia Letren Fakultateko klaustroan egin zen, eta Arabako erakundeak bertan izan ginen, ikasleei eta publiko orokorrari kontsumo arduratsurako alternatiben inguruan sentsibilizatzeko, hurbiltzeko eta jakinarazteko.
Zentzuz Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmentarako postu batekin egon zen, Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren laguntzari esker. Bertaratu zirenek, gainera, produktu ekologikoak eta lokalak ezagutzeko aukera izan zuten Bionekazaritzaren eskutik, baita Elikagai Ekologiko eta Lokala Erosteko Sarea ezagutu, edo LASEHUrekin “ardoaren koloreak zer esaten digun” ikasteko aukera ere. Gainera, Arabako Mendiak Askek parke eolikoen egoeraren berri eman zuen, eta Landare Biologia eta Ekologia Sailari esker mikorrizei buruz hitz egin genuen.
Ohi bezala, kontsumo kontzientearen eta jasangarriaren inguruko hitzaldiak izan ziren Azokan. Hala, Micaela Portilla ekitaldi-aretoan honako hitzaldi hauek egin ziren: