Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Bidezko Merkataritza Arabako Kanpuseko Azoka Agroekologikoan

3 maiatza, 2021

Arabako Kampuseko UPV/EHUko Letren Fakultateko klaustroan Azoka Agroekologiko berri bat egingo da ostegun honetan, maiatzaren 6an. Zentzuzetik Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmentarako postu batekin parte hartuko dugu, Gasteizko Udalaren Lankidetza Zerbitzuaren laguntzari esker.

Azokara hurbiltzen diren guztiek, Zentzuz-en lana ezagutzeaz gain, produktu ekologikoei eta lokalei buruzko informazio gehiago eskuratu eta erosi ahal izango dute Bionekazaritzaren eskutik, baita Bertoko Elikagai Ekologikoen Erosketa Sarea ezagutu edo “ardoaren koloreak zer esaten digun” ikasi ere LASEHUrekin. Gainera, parke eolikoei buruzko informazio postu bat izango du Arabako Mendiak aske-rekin, eta Landare Biologia eta Ekologia Sailari esker mikorrizei buruz hitz egingo dugu.

Eta gainera…

Aldi berean, Azoka Agroekologikoak hitzaldiak antolatzen ditu Micaela Portillako ekitaldi-aretoan. Hau da datorren maiatzaren 6rako egitaraua:

10:00etatik 10:50etara: ‘Eolikoak: Arabako Mendiak arrisku bizian’, Rebeka González de Alaiza eta Iñigo Lezarekin

11:00etatik 11:50etara: ‘COVID19 osteko ekonomia ekologiko bat’, Aiora Zabala ekonomia eta ingurumen politikako irakasle afiliatuarekin. Cambridgeko Unibertsitatea

12:00etatik 12:50etara: ‘Zergatik naizen beganoa eta nola hasi zaitearren?’ June Ulacia Insaustirekin, UPV/EHUko Gizarte Langintzako Graduko TFG ikaslea

Aldez aurretik izena eman behar da hitzaldietara joateko, leku mugatua baitago. Izena posta elektroniko bidez eman behar da: j.mauleon@ehu.eus

Internet bidez ere jarraitu daitezke hitzaldiak, esteka honetan: https://eu.bbcollab.com/guest/ad60f6529a3046b997261f853eb86bc9

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude