Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Zentzuz-ek bidezko merkataritzaren alde parte hartzera animatzen zaitu

27 apirila, 2021

Maiatzaren 8an ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Mugimenduak eta 200 erakunde nazionalek Covid ondoko aroko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak giza eskubideak eta planetaren babesa lehenestea eskatzen dugu, eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarritzea. Horretarako, ordezkari politikoek eta tokiko, eskualdeko eta nazioarteko erakundeek “Berreraiki justiziaz” deklarazioarekin bat egitea bilatuko dugu.

Zentzuzek Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egingo du eta SETEMen Balio Faktorian  agertuko da programazioko bi ekintzetan. Jarduera horiek bidezko merkataritzan eta elikadura jasangarriko tokiko alternatibetan oinarrituko dira. Txokolate dastaketa online, Gasteizko alternatiba sostengarriak topaketa bat eta nekazaritzako elikagaien sistemari buruzko ikastaro presentziala izango dira. Izen-emateak zabalik daude.  Jarduera horiek guztiek Gasteizko Udalaren babesa dute.

Bidezko merkataritza, nekazaritzako elikagaien sistema eta elikadura jasangarriaren alternatibak

 

Lehenengoa “ONLINE txokolate dastaketa bost zentzumenekin” online tailerra izango da. Jarduera honetan Bidezko Merkataritzako hiru txokolate mota dastatuko ditugu bideokonferentzia bidez. Gainera, egiteko modua ezagutuko dugu, pertsonak eta planeta errespetatuz. Jarduera hau maiatzaren 5ean, asteazkena, egingo da 19: 00etatik 20: 15era Zoom plataformaren bitartez. 10€ balio du, eta parte hartzeko formulario hau bete behar da. Parte hartu nahi dutenek, Setem Hego Haizeak Gasteizen duen egoitzara joan behar dute txokolateak jasotzera.

“Jaten duguna zaintzen: alternatiba jasangarriak Gasteizen” online topaketak hirian elikagaiak, modu arduratsuagoan eta jasangarriagoan, kontsumitzeko aukerak ezagutaraziko ditu. Bioalai kontsumo ekologikoaren elkarteak, Saski Barazki -Bionekazaritza elkartearen saski ekologikoak-, Beganbaik, jatetxe begetariano eta beganoak eta Eraman enpresak parte hartuko dute. Ekitaldia irekia da eta Setem-en Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da maiatzaren 12an, asteazkena, 19: 00etan.

“Jatea ekintza politikoa da: nekazaritzako elikagaien sistema globala pandemia garaian” ikastaroa dugu. Bertan, debasoberritzea, gaixotasun berriak agertzea, klima-aldaketa eta mantenugaien dieta baxuan oinarritutako osasun-arazoak sustatzen dituen, multinazional handien esku dagoen, sistema baten inpaktuak zeharkatuko dira. Horri amaiera emateko, elikadura-subiranotasunarekin lotutako alternatibak proposatuko ditugu eta industriak eskaintzen dizkigun alternatiba faltsuak amaituko ditugu. Bi saio izango dira: maiatzaren 14an, ostirala, 16: 30etik 20: 30era, eta 15ean, larunbata, 10: 00etatik 14: 00etara, Gasteizko Simone Beauvoir Elkarteen Etxean. Formulario hau betez eman behar da izena. 20 euroko prezioa du inskripzioak, baina Setemeko bazkidea bazara doan aterako zaizu.

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude