Zentzuzetik zuen Gabonetako kontsumoa ahalik eta arduratsuena izan dadin animatzen zaituztegu, beharrezkoak ez diren erosketak saihestuz, baina, batez ere, gure ingurunean eta ekoitziak izan diren herrialdeetan eragin positiboa duten produktuak eta zerbitzuak aukeratuz.
Beste urte batez, “Auzoan geratu eta asmatu Bidezko Merkataritzarekin” kanpaina jarri dugu abian, gure auzoetako dendetan balioz betetako produktuak aurki ditzakegula gogorarazten diguten irrati eta sare sozialetako mezuekin. Opariak egiterakoan, ahal dugun guztietan, lehentasuna eman diezaiegun guregandik gertu ekoiztu direnei, hala nola Gabonetako azoketako artisautzei, edo Bidezko Merkataritzako dendetan ekoizleentzat prezio eta baldintza duinak bermatzen dizkigutenei. Horrela, Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundeak abiarazitako kanpaina orokorrarekin bat egiten dugu.
Ez dezagun ahaztu, gainera, opari praktikoak eta jasangarriak aukeratzea, hondakinak edo erabilera bakarreko plastikoak ez sortzeko. Egunetik egunera aukera gehiago aurkitzen ditugu gure auzoetan produktu ekologikoak saltzen dituzten denda txikietan.
Eguberri honetan ere, apustu egin dezagun kontsumo arduratsu eta eraldatzaile baten alde!