Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien titulua jaso berri du Gasteizek eta, hortaz, aitorpen bera duten nazioarteko hirien sarera batu da. Horrela, gobernuz kanpoko erakundeok urteotan Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren alde egin dugun lana aintzatetsi da, Udalak lankidetza-hitzarmenen bidez lagundutako lana, hain zuzen.
Titulu hori lortzeko, talde eragile bat sortu zen 2021ean, Zentzuz Sareak (SETEM Hego Haizea, Medicusmundi Araba, Bide Bidean eta Mugarik Gabe), Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeak eta Merkataritzako eta Garapenean Lagunzteko udal-zerbitzuek osatua. Talde honek Bidezko Merkataritzak hainbat espaziotan duen presentziari buruzko informazioa bildu du: kontratu publikoak, dendak eta ostalaritza, ikastetxeak, sare sozialak eta komunikabideak, etab. Datuek orain arte egindako bide luzea erakusten digute. Hemendik aurrera, lanean jarraitu behar dugu norabide horretan aurrerapausu gehiago egiteko, Bidezko Merkataritza gero eta jarduera eta kolektibo gehiagotan barneratzeko eta bere garrantzia ezagutzera emateko, garapen bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko ezinbestekoa tresna baita.
Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien talde motorra, Merkataritzako eta Garapenean Laguntzeko udal zerbitzuetako zinegotziekin batera, aintzatespenaren alboan paratuta