Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Arabako Campuseko Azoka Agroekologikoa bueltan da!

31 martxoa, 2022

Datorren asteartean, apirilak 5, UPV/EHUko Arabako Campuseko Letren Fakultateko klaustroak IX Azoka Agroekologikoa hartuko du. 10:00etatik 14:00etara postu ugarik elikagaiak kontsumitzeko ohitura jasangarriak sustatuko dituzte (ingurumen, ekonomia eta gizarte alorretatik), eta unibertsitate komunitateari eta bisitan etortzen diren guztiei mota horretako elikagaiak eskuratzeko erraztasunak emango dizkiote.

Zentzuz edizio honetan ere bertaratuko da, Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmenta postu batekin. Gainera, azokak honako ekimen hauek izango ditu:

  • Bioalai, kontsumo ekologikoaren elkarteari buruzko informazioarekin.
  • Bittor Elorriaga, sasoiko barazkiak saltzen dituen postu batekin.
  • LASEHUk txokolate dastaketa eskainiko du.
  • Ekolurra, Elikagai Ekologiko eta Lokalen Erosketa Sare gisa.
  • Slow Foodek txahal-gisatua probatzera gonbidatuko gaitu.
  • Euskal Herriko Hazien Sareari buruzko informazioa.

 

Aldi berean, Micaela Portillako Ekitaldi Aretoan beste bi jarduera egingo dira. 10:00etatik 10:50era, Antonio Turielek, CSICeko ikertzaile zientifikoak Itsasoko Zientzien Institutuan, hitzaldia emango du: ‘Energia Jaitsieraren Aroa: inplikazio sozialak eta teknikoak‘. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta, gainera, online jarraitu ahal izango da hitzaldia esteka honetan.

14:00etatik 15:00ra ‘Bright Green Lies’ dokumentala proiektatuko da, energia berriztagarriak gaur egungo krisi energetikoaren alternatiba zergatik ez diren azaltzeko. Julia Barnesek zuzendua, eta 72 minutuko iraupena duena, Suncineren (Ingurumenaren Nazioarteko Zinemaldia) kortesia izan da. Dokumentalaren ondoren, bertaratutakoek dokumentalari buruz eztabaidatzeko aukera izango dute, Leire Urkidiren moderazioari esker. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude