Indarkeria matxista bizi garen sistema patriarkalaren beharrezko elementua bihurtu da eta horren ondorio zuzena da ere. Arazo politiko, soziala, kulturala eta ekonomikoa da, generoen arteko botere erlazioetan zehazten delako eta gizonek emakumeekiko mantentzen dituzten opresiozko erlazioen zuzenezko emaitza delako.
Presio estetikoa indarkeria matxistaren adibideetako bat da. Publizitatea, kontsumoaren arma bezala, gauzatu ezinezkoa den emakume estereotipo batekin etengabe bonbardatzen gaitu; hau egiten denean, zenbait emakumek euren osasuna arriskuan jartzeaz gainera euren osasuna bera erasotu egiten dute. Horren adibide dira elikadura nahasmenduak, estetika ebakuntzak, argaltzeko pastillak eta metodoak, eta abar.
Borroka feministan diharduten eragileak jendarte osoari eta indarkeria matxistarekin bukatzeko ardura duten agenteei interpelatzen diete behingoz duten ardura bere gain hartzeko, salaketa publikoa eginez. Gaur, Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna, 20:30etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik manifestazioa izango da.