Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Bidezko merkataritzako produktuen hitzaldi eta dastaketak

20 azaroa, 2019

Azaroaren 26aren eta abenduaren 5aren artean, Zeroz biderkatu kanpainiako zortzi saltokik bidezko merkataritzako produktuen dastaketak eskainiko dituzte, hala nola, kafea eta bidezko merkataritzako produktuekin (kakaoa, panela, azukrea) egindako gozokiak (bizkotxoak, gailetak), baita kosmetika-produktuak ere, esate baterako, karitea. Dastaketek bi orduko iraupena izango dute, eta produktuak probatzeaz gain, bertaratutakoek bidezko merkataritzaren inguruko informazioa jasoko dute.

Ekimenaren helburua da gasteiztarrei bidezko merkataritza hurbiltzea eta bidezko merkataritzaren aldeko apustua egin duten saltokiak ezagutzera ematea, izan ere, desparekotasunak eta bidegabekerien aurka eta pertsonal eta ingurumena erdigunean ipintzen duen eredu ekonomiko eta komertzial baten alde egiten baitute.

Honako saltoki hauek eskainiko dituzte dastaketak:
• MAMIA Azaroak 26, 18:00-20:00 (BERTAN BEHERA UTZITA).
• BEGANBAI Azaroak 27, 18:30-20:30. Kakaoa eta kous kousa.
• UAGALUR Azaroak 28, 11:30-13:30. Txokolatea.
• BIOALAI Azaroak 28, 18:00-20:00 // Azaroak 29, 11:30-13:30. Txokolatea, kafea eta panela.
• EKOBIZI Azaroak 29, 17:30-19:30. Karitea.
• ZELAI ALAI Abenduak 2, 11:00-13:00. Txokolatea.
• CAFÉ FRESA Y CHOCOLATE Abenduak, 15:00-17:00. Turroia eta izozkia (bidezko merkataritzako panela, txokolate eta fruitu lehorrekin)
• TIERRA VIVA Abenduak 5, 12:00-14:00. Kafea.

Zeroz biderkatu SETEM, Bide Bidean eta medicusmundi Araba elkarteek sustatzen duten eta Vitoria-Gasteizko Udalak finantzatzen duen kanpainia da. 2014tik Gasteizen bidezko merkataritzako produktuak dituzten saltokiak ezagutarazten ari gara, eta horien kontsumoak dakartzan onurak -bai arlo sozialean baita ingurumenean ere- azaltzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude