Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Gainera, produktu aukera zabala daukagu, nahi duguna hautatzeko. Baina egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan eta non ekoizten diren? Nork egiten dituen? Ba al dakigu gure dirua nori ematen diogun?
Askotan, informaziorik ez dugulako egiten dugu aukera bat edo beste; horregatik, Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido proiektuaren bidez, modu Kontziente eta Arduratsuan aukeratu eta Kontsumitzeko bitartekoak eskaini nahi ditugu.