Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Gainera, produktu
aukera zabala daukagu, nahi duguna hautatzeko. Baina egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan eta non ekoizten diren? Nork egiten dituen? Ba al dakigu gure dirua nori ematen diogu?