Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Greba feminista KONTSUMO GREBA ere izango da!

7 martxoa, 2019

Dena gelditu nahi dugu eta eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu. Beraz, dena itxita egotea da helburua.

 

Martxoaren 8an komertzioak itxi eta irekita dauden horietan ez kontsumitzera deitzen dugu jendarte guztia, emakume* zein gizon. Emakume* guztiak kaleetan mobilizatzen behar ditugu, eta gizonak guk egingo ez ditugun zaintza lan guztien ardurak hartzen.

Honekin batera, greba feministaz haratago doan kontsumo ereduaren inguruko hausnarketa zabaldu nahi dugu: Nola ekoiztu eta merkaturatzen da kontsumitzen duguna? Zein lan baldintzetan? Beste herrialdeetako langile zein natur baliabideak esplotatu dira? Bertako oihal produktiboa indartu da? Euskal Herriko elikadura burujabetzari ekarpena egiten dion nekazal produkzioari bide eman zaio? Generoaren araberako bereizkeriarik gabeko kontratazioa bermatu da?

 

Kontsumo arduratsu eta jasangarria garatzeko deia egiten dugu. Langileon esplotazioaren ikur diren enpresei, beren publizitatean emakumeok* objektutzat hartzen gaituzten horiei, beste herrietako miseria eragiten duten multinazional handiei planto! Martxoaren 8an eta egunero!

 

Ostalaritza eta komertzioen sektorearentzako irizpideak martxoaren zortziari begira:·

 

  • Grebaren antolakuntzarentzat egun guztian zehar dena itxita egotea da helburua, eta hori da eskatzen dizuguna.·
  • Hori posible ez balitz, baloratu dezakezue eguneko uneren batean ixtea grebarekin bat egiten denaren seinale; batez ere, mobilizazioak egiten diren bitartean.·
  • Langile gizonezkoa bazara ezinbestekoa da erraztasunak ematea emakumezko langileei grebarekin bat egiteko.·
  • Edozein kasutan, merkatari elkarteekin harremanetan jartzera bultzatu nahi ditugu merkatariak, greba babeste aldera, proposamen kolektibo propioak egin ditzaten.

Horrekin batera, grebaren irudia ipintzeko deia ere egiten diegu, eskuorriaren beste aldean edota https://grebafeminista.wordpress.com/ topatuko duzuena.

 

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude