Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Urtero bezala, Zentzuz Kontsumitu parte hartu du Bionekazaritza Agricultura Ecológicak antolatutako Bionekaraba azokan. Bide Bidean proiektuarekin konpartitu genuen eta benetan goiz ederra izan zela Araban nekazaritza eredu jasangarrien alde apostua egiten duten nekazariak eta kontsumitzaileak ikustea. Benetan feria aberatsa! Eskerrik asko guztiei!
Zentzuz Kontsumituk: EZAGUTZEN AL DITUZU FINANTZA ETIKOAK? hitzaldira gonbidatzen zaitu. NOIZ: MAIATZAREN 5EAN, OSTEGUNA ORDUA: 17.00 NON: SIMONE DE BEAUVOIR Elkarteen Etxea, San Ignacio de Loyola, 8. Oikocredit Euskadi , garapen bidean dauden herrialdeetan, ekonomia aukera urriak dituen jendearen bizitza hobetzea helburu duen elkartea da, eta horretarako, mikrokredituak baliatzen ditu. Elkarteak finantza etikoak bultzatzen ditu Euskadin, […]
Txanotxoren saskia ikusi genuenok eztabaidan aritu ginen gure kontsumoaren ondorioez, baina, gainera, kontzeptu batzuk ikasi ditugu, hala nola elikadura-subiranotasuna, bidezko merkataritza, transnazionala, kooperatiba, ekologikoa, transgenikoak, kontsumo-taldeak, saskia… Stevia izeneko landare miresgarri horren iraultza gozoa ezagutu dugu, eta nahi dugu “iturburuaren bila abiatu, eta ez taldeari jarraitu”. Horregatik, eztabaidatzeko gida bat egiten ari gara, zuen ekarpenekin […]