Site logo

Sektorea: Berriak

May 09
Gasteizek bat egiten du Bidezko Merkataritzaren Mundu egunarekin

“Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu” lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez […]

Mar 14
Zentzuz Kontsumituren barne-lantegia bidezko merkataritzako zigiluei buruz

Zentzuz Kontsumitun, lantzen ditugun gaietan sakondu nahi dugu, eta gai horietako bat bidezko merkataritza da. Horregatik, duela gutxi, barne-prestakuntzako lantegi bat antolatu dugu merkatuan bidezko merkataritza ziurtatzeko dauden zigiluei buruz. Prestakuntzak balio izan digu halako zigiluen esanahia zehaztean sortzen zaizkigun dudetako batzuk argitzeko.  ZK-ko lau erakundeok landu genituen gaien inguruko laburpen txiki bat erantsi dizuegu, […]

Feb 09
Topaketa irekia Salcedon: Ekoizle eta kontsumitzaile ekologikoen sarea.

Datorren Otsailaren 11an, larunbata, 1.Ekoizle eta kontsumitzaile ekologien topaketa ospatuko da Salcedon, Bionekaritzak bultzatuta. Topaketa ireki honetan galdera bat erantzuten saiatuko gara: Nola eta non kontsumitu ditzaket bertako produktu ekologikoak? Etor zaitez eta ezagutu ezazu beste modu baten ekoiztu, elikatu eta elikagaiak banatu nahi ditugun pertsonen sarea. Non: Salcedo. La Fuente, 15. kalean Ordua: 18.30etan. […]

Feb 02
Kontsumo arduratsuari buruz Iudarik antolaturiko lantegi batean parte hartu du Zentzuz Kontsumituk

Iudari elkartearen gonbidapenez, Zentzuz Kontsumituk urtarrilaren 28an kontsumo arduratsuari buruzko lantegi batean parte hartu zuen, Trebiñuko Udalaren lokaletan. Kultura-elkarte horrek antolaturiko proposamenaren helburua zen kontsumo kontziente eta arduratsuaren zenbait alderdi orokorri buruz hausnarketa egitera bultzatzea eta enklabean kontsumo-talde bat antolatzeko aukeraz eztabaidatzea. Zentzuz Kontsumituk lantegiaren lehen atalaz arduratu zen. Aurkezpen orokor baten ondoren, powerpoint baten […]

Nov 25
Azaroak 25, “Indarkeria matxistaren kontra emakumeok tinko”

Indarkeria matxista bizi garen sistema patriarkalaren beharrezko elementua bihurtu da eta horren ondorio zuzena da ere. Arazo politiko, soziala, kulturala eta ekonomikoa da, generoen arteko botere erlazioetan zehazten delako eta gizonek emakumeekiko mantentzen dituzten opresiozko erlazioen zuzenezko emaitza delako. Presio estetikoa indarkeria matxistaren adibideetako bat da. Publizitatea, kontsumoaren arma bezala, gauzatu ezinezkoa den emakume estereotipo […]

Oct 14
Giro ederra Bionekaraba azokan

Zentzuz Kontsumitu kontsumo kontziente eta arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna hurbileko eta ohiko aukera praktiko gisa sustatzen saiatzen da. Hori dela eta, pasadan Urriaren 1ean Gasteizko Foru Plazan ospatu zen Bionekaraba Azokan parte hartu genuen. Aprobetxatu nahi dugu aukera hau eskerrak emakeko guregana, bai bidezko merkataritzarako produktuak erostera bai informazio bila, etorri ziren guztie. Oportunitate […]

Sep 30
Zentzuz kontsumitu proiektuak Abetxukoko Gizarte V Topaketan parte hartu du

Urtero bezala, Zentzuz Kontsumitu pasaden 25ean Abetxukon ospatu zen Elikaduraren Gizarte V Topaketan izan zen. Hirietan kontsumitzen ditugun elikagaiek bizitzaren aniztasunari eragiten diote, nola ekoizten diren moduagatik, eta guk erosi arte ibilitako distantziagatik. Topaketa honen bidez, bestela elikatzera gonbitzen gaituzte, ingurumena babestuz eta bertako nekazaritza zein abeltzaintza lagunduz. Berriz ere, topagune honetan hainbat proposamen luzatzen […]

Sep 18
Emakumeen artean esperientziak partekatuz: zenbait emakume-talderen topaketa Silvia María García Ángel Kolonbiako Mujeres que Crean elkarteko kidearekin

Emakume-taldeekiko lanaren esparruan eta ZKII-n hasitako emakume-topaketen esperientziak berrartuta, 15 bat emakume elkartu ginen urriaren 11n, hainbat kolektibotatik (Uaga, CCOO, Setem, Bakea eta Elkartasuna, Bidezko bidean…), Kolonbiako MUJERES QUE CREAN bizitzarako korporazioko Silvia María García Ángelen esperientzia eta lana ezagutze aldera. Konfiantza-giroan eta kafe-merienda baten inguruan, Hegoaldeko eta Iparraldeko esperientziak trukatu genituen emakume-talde desberdin batzuen […]

Sep 18
ZK-k “Hiritartasun Globalerako Hezkuntza” Alboan-en jardunaldietan izaniko esperientzia aurkezten du

Zentzuz Kontsumitu (ZK) Hiritartasun globalerako hezkuntza. Oinak lurrean izanda amets eginez jardunaldietara joan zen. Alboan-ek antolatu zituen –Bilbon, irailaren 18tik 19ra bitarte– herritartasun global baterako hezkuntzako bere esperientzia praktikoa aurkezteko.(http://ciudadaniaglobalhiritartasuna.wordpress.com/)Gure mintzaldian, hasi ginenetik gaur egun arte aurrera eraman dugun lanaren laburpen txiki bat eman genuen. Txanotxoren istorioan oinarriturik, modu jolasgarri eta dibertigarrian, parte-hartzaileei ZKren gako […]

Jun 03
11 de Junio: Teoriatik Ekintzara…

Os animamos a participar en el encuentro “De la teoría a la acción” que tendrá lugar el 11 de junio, desde las 10 de la mañana, en el