Site logo

Sektorea: Berriak

Nov 30
Kolonbiako herri indiginen borrokari buruzko hitzaldia Arkaute institutuan

Euskal Herriko Hazien Sareak eta Zentzuz Kontsumitu Kolonbiako Caucako EDGAR RAÚL IBÁÑEZ liderra indigenaren hitzaldira gonbidatzen zaituzte: Noiz: Abenduak 3 Ordua: 12.45 Lekua: Arkaute Nekazaritza Institutua Ibañezek Caucako herri indigenek elikadura subiranotasunaren eta lurraren aldeko bultzatzen duten borrokari buruzko hitz egingo du.

Oct 26
Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileak Borrokan

Azaroaren 10ean eta 11n, “Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileak Borrokan” I. Jardunaldiak egingo dira Bilbon. Egun horietan, etorkizuneko urratsen eztabaida eta plangintza egingo ditugu  taldeetan, eta, bertan, sektorerako ikaskuntza-esperientziak gizarteratuko dira; esate baterako, ikerketak, taldeen antolamendurako prozesuak eta zenbait emakume kideren bizitzako historiak eta borroka. Era berean, partaidetzazko tailerrak eta jarduera kulturalak egingo direnez, gaia […]

Oct 18
Hemen eta han, feministak, baserritarrak eta elikadura burujabetzaren aldeko borrokalariak. Paraguai eta Euskadiko emakume baserritarren arteko elkarrizketak, datorren Urriaren 24an Bioalai egoitzan

Hemen eta han, feministak, baserritarrak eta elikadura burujabetzaren aldeko borrokalariak. Paraguai eta Euskadiko emakume baserritarren arteko elkarrizketak lelopean,  Astezkenak  Elikadura Subiranotasunaren Aldeko saioa Urriaren 24an ospatuko dugu.  Parte-hartzaileak: Belén Romero, Paraguay-ko  Mujeres Campesinas e Indígenas Conamuri elkarteko kidea Mila Madinabeitia: Baserritara. Ugala kooperatiboaen kidea Lekua: Bioali egoitzan (Txalaparta, 23) Eguna: Urriaren 24an Ordua: 19.00etan  

Oct 02
Bionekaraba, nekazaritza ekologiko azoka, datorren urriaren 6an Foru Plazan

Datorren urriaren 6an Bionekazaraba, Azoka ekologikoa Gasteizko Foru Plazan ospatuko da.  Bertan ekoiztutako elikagaiaz gain, jakiak, arropa, artisautza eta tailerrak izango dira Bionekazaritzak antolatutako azoka honetan. Gonbidatuta zaudete!!

Sep 21
Tokiko produktuen azokan datorren igandean Abetxukun Elikaduraren XII. Gizarte Topaketan

Datorren igandean, hilaren 23an, baratzezaintza eta nekazaritza ekologikoaren inguruko jarduerez gain izango da Urarteko baratzeen ingurua, Abetxukun. Batetik, Gasteizko hiri-baratzeen hogeigarren urteurrena ospatuko da, jende ororentzako irekitako festa batekin. Lantegi, musika-ekitaldi eta bisitaldien osagarri, Elikaduraren XII. Gizarte Topaketa egingo da. Beste urte batez, Elikaduraren Gizarte Topaketak aukera emango digu elikadurari jatorritik hurbiltzeko, hainbat jardueraren bitartez. […]

Jul 05
Ekonomia Solidarioaren VI. Azokaren laburpena

2018ko ekainaren 23an Gasteizen ospatu genuen Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka. Zentzuz Kontsumituk azoka horretan parte hartu zuen eta kontsumo arduratsuaren kale izendegia aurkezteko aukera aprobetxatu zuen. Hona hemen azokaren REAS-ek egindako laburpena Eskerrik asko parte hartu zuten pertsona eta erakunde guztiei!  

Jun 28
EHIGE-k EAE-ko ikastetxe publikoetako jantokien inkestaren emaitzak argitaratu du

Egunero 91.000 ikaslek jaten dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan. 2000. urtetik, egun indarrean dagoen araudia martxan jarri zenetik (2000ko martxoaren 1eko agindua), 10.000 jankidetik egungo 90.000ra pasatu gara,90 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin ikasturteko (familien eta Eusko Jaurlaritzaren aportazioak). Zerbitzuak halako bolumen handia izan arren,gaur egunera arte ez zaie egin gogobetetze inkestarik familiei. Eusko Jaurlaritzak auditoretza […]

Jun 20
Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka datorren Ekainaren 23 an Gasteizen ospatuko da

Landatxoko kiroldegiak hartuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, la Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka, sektore horren errealitatea herritarrenganna hurbiltzeko ekimen bat, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak (REAS Euskadi) sustatua, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira eremu hauetan diharduten sektoreko 40 enpresa: finantza etikoak, kontsumo arduratsua, teknologia, I+G komunitarioa, Esku-hartze soziala, […]

Jun 07
FOOD COOP dokumentalaren aurkezpena datorren Ekainaren 20an Aldabe Gizarte Etxean

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz. Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako “supermerkatuak” bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta […]

May 28
“Bidezko merkataritza etikoa sustatzen duten Europako hiriak” sarirako finalista aukeratua izan da Gasteiz

Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, eta Dormund, Ghent, Lyon, Madril, Malmö, Saarbrücken eta Gasteiz dira hautagaiak Bidezko merkataritza etikoa sustatzen duten Europako hirien sarirako zazpi finalisten artean dago Gasteiz. Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, hirien lorpenak eta horiek nazioarteko merkataritzaren iraunkortasunean, ingurumenean, ekonomian eta oro har arlo […]