“Haritik egin tira” da datorren larunbata, maiatzaren 9an ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren leloa. Jardunaldian, ehungintzako gaien ekoizpenaren atzean ezkutatzen diren bidegabekeriak salatuko dira. Ehungintza oso sektore indartsua da ekonomikoki, Espainian bakarrik, pertsona bakoitzak 437 euro gastatzen ditu arropetan urtero, eta modu argian erakusten du globalizazioak dituen ondorio negatiboak. Sektore honetan gainera, Giza Eskubide […]
Datorren maiatzaren 9an Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, ez ahaztu Gasteizen BIDEZKO MERKATARITZAREN PINTXOEN IBILBIDEA antolatu dugula… Zatoz eta ezagutu Bidezkotasun-zaporeko sukaldaritza….! Zure zain gaude….
2035. urtea: TTIP sinatu zenetik 20 urte pasa dira. Zer nolako ondorioak izan ditu honek jendartean? batik bat, emakumeengan? Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP,Transatlantic Trade and Investment Partnership, hitzarmena sinatzeko zorian dago. Hogei urte barru, honek, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunen areagotzean izango dituen eraginean salaketa helburu izanik, umore kutsuarekin landuta dagoen […]
Zentzuz Kontsumitu-k “Udaletatik Elikadura burujabetzaren aldeko Karta”-ren proposamena atxikitzen du, ekonomia eta elikagaiak ekoiztu eta merkaturatzen ditugun modua eraldatzeko tokian tokiko esparrutik jardun edo lan egitea giltzarri nagusia delaren uste osoa baitugu. Hurrengo maiatzean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeen testuinguruan hedatua eta erabilia izan daitekeen dokumentu estrategiakoa dugu honakoa. Zentzu honetan, dokumentu honek proposatzen […]
Hona hemen VITORIA-GASTEIZ, NEKAZARITZAKO ELIKAGAI-SISTEMA JASANGARRIAREN ALDE manifestua. Zentzuz Kontsumitu proiektuak bere atxikimendua eman du manifestuari Testua irakurtzeko, sakatu hemen
MUGARIK GABE eta EHNE BIZKAIATIK, “Ondasun Kolektiboak” bideoa ikustera gonbidatzen zaituztete. Lurrarekiko, haziekiko, urarekiko, ezagutzarekiko, zaintzarekiko zein beste ondasun komunekiko eskubidea aldarrikatzea Elikadura Burujabetza eraikitzeko modu bat delako. Bienes Comunes / Ondasun kolektiboak from Mugarik Gabe on Vimeo.
Tokia: Ataria Data: apirilaren 9a, asteazkena Ordutegia: 19:00 – 20:30 Norentzat: jende oro Plaza-kopurua: lekuak bete arte Xochilt Acalt emakumeen elkarteak nekazaritzaren garapen iraunkor beregainaren eredu berria sortzen izan duen esperientzia azalduko du, zein biztanleen parte hartze aktiboan eta emakumeen autonomia ekonomikoan oinarritzen den. • 19:00 Aurkezpena CEAko teknikariak. • 19:05 Elikapen burujabetzarantz eta emakumeen […]
Uste duzu beste eredu-kontsumo batzuk posible direla? alternatiba bila zabiltza? Horrela bada hementxe duzu zure intereseko dokumentu bat, bertako elikagaien kontsumoa bultzatzeko alternativa batzuk eskaintzen baititu… CCCeusk.ok by yacullay
Badakizu zer den bidezko merkataritza? Zer produktu eskaintzen dituen? Badakizu zer onura dakartzan? Galdera horien eta beste askoren erantzuna jakiteko, BIDEZKO-ZAPOREKO SUKALDARITZA lantegian parte hartzera gonbidatzen zaitugu; hain zuzen, medicusmundi arabak eta Laudioko Ipar-Hegoalde taldeak sukaldaritza-lantegi hori antolatu dugu otsailerako. Ikastaroa hiruna orduko hiru saiotan egingo da, otsailaren 8an eta 15ean eta martxoaren 1ean, […]