Azaroaren 26aren eta abenduaren 5aren artean, Zeroz biderkatu kanpainiako zortzi saltokik bidezko merkataritzako produktuen dastaketak eskainiko dituzte, hala nola, kafea eta bidezko merkataritzako produktuekin (kakaoa, panela, azukrea) egindako gozokiak (bizkotxoak, gailetak), baita kosmetika-produktuak ere, esate baterako, karitea. Dastaketek bi orduko iraupena izango dute, eta produktuak probatzeaz gain, bertaratutakoek bidezko merkataritzaren inguruko informazioa jasoko dute. Ekimenaren helburua da […]
Bidegabekeria, genero-desberdinkeriak, umeen esplotazioa edota ingurumenaren sutsiketa zeroz biderkatu nahi badituzu, zure bidezko merkataritzaren erosketen bidez egin ahal duzu. Gasteizen hainbat aukera dituzu eskura, bisita itzazu! Bide Bidean – Fueros, 16 Bioalai – Txalaparta, 19-23 Café Fresa y Chocolate – Sancho el Sabio, 23 Centro Naturista Sarasua – Los Herran, 45 Cestas Urbide – Venta […]
Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du. Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte […]
X0 Biderkatu kanpainaren bitartez, apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten dendak ikusgai bihurtu nahi dira; izan ere, denda horiek “Zeroz biderkatzen dituzte: genero-desberdintasunak, haurren esplotazioa, bidegabekeria eta ingurumenaren esplotazioa”. Denda ezberdinen zerrenda ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN Vitoria-Gasteizko 19 dendak bat egin dute Zeroz Biderkatu kanpainarekin. Kanpainaren helburu nagusia da apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten establezimenduak […]