Gabonetan, inoiz baino gehiago kontsumitzen dugu. Askotan, modu konpultsiboan erosten dugu, eskaintzek tentatuta edo opariak egitera behartuta sentitzen garelako. Kanpaina berri honekin, “Gabonetan, ez zaitez galdu”, Zentzuz Saretik Gabonetako erosketak birpentsatzera animatzen zaituztegu, haien eragin negatiboa pixka bat murrizteko… edo, are gehiago, haien bitartez gure ingurunea hobetzen laguntzeko! Gabonetan kontsumo jasangarriagoa eta arduratsuagoa egitea pentsatzen […]
Abenduan, Zentzuzek hainbat jarduera jarri ditu abian Gasteizko herritarrak gure kontsumo-ohiturekin, bai gugan, bai beste pertsona batzuen bizitzan edo ingurumenean, sor ditzakegun eragin positiboen inguruan sentsibilizatzeko. Abenduaren 10ean sukaldaritza ekojustuko tailerra antolatu genuen Mamian, eta menu oso bat prestatu genuen bertako produktua, produktu ekologikoa eta bidezko merkataritzakoa erabiliz, Marta Franciscoren eskutik. Gainera, abenduaren 9an, BIZAN […]
Zentzuzek Gasteizko herritarrak kontsumo arduratsuak eta bidezko merkataritzak eragiten dituzten inpaktu positiboen inguruan sentsibilizatu nahi ditu. Horregatik datozen asteotan San Martin auzoan antolatuko ditugun bi jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Abenduaren 2an, osteguna, 17:00etatik 18:00etara bisita gidatu bat izango dugu San Martin auzoan zehar, Antso Jakituna kaleko pergolatik hasita. Bisita horretan, hurbileko merkataritzaren, elkartasunaren edota […]
‘Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu / Quédate en el barrio y consume lo justo’ lelopean Zentzuz Sareak Gasteizko herritarrei kontsumo arduratsuak eta bidezko merkataritzak sortzen dituzten inpaktu positiboei buruz sentsibilizatzeko kanpaina abiatu du. Gizartearen eta ingurumenaren aldetik positiboa den alternatiba hori bultzatu nahi du Zentzuz-ek, eta, gainera, bidezko merkataritzaren edo kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen […]
Zentzuz 2020 urtearen amaiaeran bere nortasun berriaren berri eman zuen, eta bere burua Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Sare gisa aurkeztu zuen. SETEM, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta medicusmundi Araba osatzen dute Zentzuz sarea. Orain, Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko, kanpaina berri bat abiatu du. Gasteizko herritarrak kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren alde inplikatu nahi […]
‘Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu/Quédate en el barrio y consume lo justo’ da gure kanpainaren leloa. Honen bidez, Zentzuz Sarearen parte diren eta bidezko merkataritzaren edo kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen duten saltokiei ikusgarritasuna eman nahi diegu. Jarduera honen bidez, Gasteizko Judimendi auzoko Zentzuz Sarean – Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko dauden saltokiak auzokideei hurbildu […]
ZENTUZ Gasteizeko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Saretik, Gabonetako kanpaina berri bat bultzatu nahi dugu, non auzoko establezimendu eta bidezko merkataritzako produktuetan kontsumoa bultzatzea nahi dugu.ZENTUZ Gasteizeko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Saretik, Gabonetako kanpaina berri bat bultzatu nahi dugu, non auzoko establezimendu eta bidezko merkataritzako produktuetan kontsumoa bultzatzea nahi dugu. Gaur goizean aurkeztu dugu […]
Ez dago aitzakia gehiagorik. Kontsumo arduratsua egin nahi dugunok gero eta errazago daukagu. Aldez, Gasteizko Zabaltegi Floridan aurkeztu dugun tresnari esker: Vitoria-Gasteizko kale-izendegi arduratsuaren aplikazio mugikorra. Kale-izendegia bazegoen lehendik, baina erabat berritu da, eta badu ideia argi bat: kontsumoa eraldaketa sozialerako tresna bat da. Aurkezpenean gogorarazi genuenez, “gure eguneroko erosketen bidez, egungo ekonomia- eta merkataritza-eredu […]
Hona hemen Gasteizen kontsumo arduratsu bat izateko baliagarria egingo zaizuen izendegia
ZENTZUZ KONTSUMITU partzuergotik “Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Gasteizko kale-izendegia” eguneratzen ari gara. 2010. urtean tresna praktiko eta erabilerraz hau argitaratu genuen, kontsumoak ingurumenean nahiz gizartean duen eraginak kezkatzen dituen pertsonei zuzenduta. Kale-izendegi honetan ikus daiteke gure hiriko zein tokitan eros daitezkeen bertako produktuak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, bigarren eskukoak eta birziklatuak. Ideia da poltsiko-formatuan ateratzea […]