Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du. Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte […]
X0 Biderkatu kanpainaren bitartez, apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten dendak ikusgai bihurtu nahi dira; izan ere, denda horiek “Zeroz biderkatzen dituzte: genero-desberdintasunak, haurren esplotazioa, bidegabekeria eta ingurumenaren esplotazioa”. Denda ezberdinen zerrenda ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN Vitoria-Gasteizko 19 dendak bat egin dute Zeroz Biderkatu kanpainarekin. Kanpainaren helburu nagusia da apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten establezimenduak […]
Hona hemen Gasteizen kontsumo arduratsu bat izateko baliagarria egingo zaizuen izendegia
ZENTZUZ KONTSUMITU partzuergotik “Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Gasteizko kale-izendegia” eguneratzen ari gara. 2010. urtean tresna praktiko eta erabilerraz hau argitaratu genuen, kontsumoak ingurumenean nahiz gizartean duen eraginak kezkatzen dituen pertsonei zuzenduta. Kale-izendegi honetan ikus daiteke gure hiriko zein tokitan eros daitezkeen bertako produktuak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, bigarren eskukoak eta birziklatuak. Ideia da poltsiko-formatuan ateratzea […]
Zure eguneroko bizitzan kontsumo arduradun baten lanean ari zara? Bertako eta kalitateko produktuak kontsumitu nahi baduz? Horrela bada, hona hemen behar zenuen Gasteizko kale-izendegia. Kale-izendegi honi ezker jakingo duzu zer eta non erosi bidezko merkataritzako produktuak, gure inguran sortutako produktuak aeta ingurugiroa errespetatzen duten produktuek. Open publication – Free publishing – More consumo