Site logo

Tag: kontsumo arduratsuak

Oct 11
Zentzuz Kontsumitu, Bionekaraba azokan

Urtero bezala, Zentzuz Kontsumitu parte hartu du Bionekazaritza Agricultura Ecológicak antolatutako Bionekaraba azokan. Bide Bidean proiektuarekin konpartitu genuen eta benetan goiz ederra izan zela Araban nekazaritza eredu jasangarrien alde apostua egiten duten nekazariak eta kontsumitzaileak ikustea. Benetan feria aberatsa! Eskerrik asko guztiei!  

Apr 16
TTIP 2035: Emakumeentzako odisea

2035. urtea: TTIP sinatu zenetik 20 urte pasa dira. Zer nolako ondorioak izan ditu honek jendartean? batik bat, emakumeengan? Ameriketako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP,Transatlantic Trade and Investment Partnership, hitzarmena sinatzeko zorian dago. Hogei urte barru, honek, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunen areagotzean izango dituen eraginean salaketa helburu izanik, umore kutsuarekin landuta dagoen […]

Dec 03
VITORIA-GASTEIZ, NEKAZARITZAKO ELIKAGAI-SISTEMA JASANGARRIAREN ALDE manifestua

Hona hemen VITORIA-GASTEIZ, NEKAZARITZAKO ELIKAGAI-SISTEMA JASANGARRIAREN ALDE manifestua. Zentzuz Kontsumitu proiektuak bere atxikimendua eman du manifestuari Testua irakurtzeko, sakatu hemen

Mar 24
Onena zuretzat eta planetaretzat: Tokiko eta kalidadeko produktuak

Uste duzu beste eredu-kontsumo batzuk posible direla? alternatiba bila zabiltza? Horrela bada hementxe duzu zure intereseko dokumentu bat, bertako elikagaien kontsumoa bultzatzeko alternativa batzuk eskaintzen baititu… CCCeusk.ok by yacullay

Oct 28
Kontsumo taldeak, zure esku!

Ezagutzen dituzu kontsumo taldeak? Badakizu zer diren? Nola funzionatzen dute? Dakizunez, kontsumo arduratsuaren alde lan egiten dugu eta gure ustez,kontusmo-taldeak eskura daukazun alternatiba bat dira. Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri ezazu dokumentu hau!  

Oct 09
Bideo-ipuina Txanotxoren Saskia

Bazen behin Gasteizen Txanotxu. Bazen bere ama, hirukoitz jardunaldiagatik ez zuena denbora ezertarako. Bazen Apirilaren 22a, Amalurraren eguna eta amonaren urtebetzea. Bazen Kaberna, publizitate faltsuko baso bat. Bazen kontsumoaren otsoa. Bazen amonaren jakintza. Bazen amonaren lagun eta aliatua. Bazen kooperatiba bat non elikadura subiranotasuna eta bidezko merkataritza Txanotxoren saskian bildu ziren.