Sukaldetik alda al daiteke mundua? Zentzuz-en baietz uste dugu, eta gure showcooking-ekin lehen pertsonan egiaztatzera gonbidatzen zaitugu, “Aldaketa prestatzen”, non sasoiko sukaldaritzak, hurbileko produktuek eta bidezko merkataritzak eskua ematen duten beste kontsumo-eredu bat posible dela erakusteko… eta goxoa!
Marta Francisco sukaldariak eta elikaduran hezitzaileak menu goxo eta koloretsua prestatuko digu. Menu horretan, hemengo osagaiak — gure baratzetakoak — Sri Lankatik edo Ekuadorretik etorritako beste batzuekin nahastuko ditugu, merkataritza gizatiarrago eta bidezkoago baten aldeko apustua egiten duten pertsonek modu duin eta jasangarrian hazitakoak.
Sukaldean aritzeaz gain, hitz ere egingo dugu. Saioan zehar, erabiliko ditugun produktuen jatorria ezagutzeko informazioa partekatuko dugu eta gure erosketa-erabakiek pertsona askoren bizitzan eta planetan nola eragiten duten hausnartuko dugu.
Zentzuz eta Balio Faktoriak antolatutako doako jarduera, hurbila eta oso gustagarria gosea zabaltzeko… baita kontzientzia zabaltzeko ere.
Maiatzak 29, osteguna, 17:30etik 19:30era
Hegoalde Gizarte Etxeko sukaldea
Maiatzak 30, ostirala, 17:30etik 19:30era
Zabalgana Gizarte Etxeko sukaldea
DOAKO IZEN-EMATEA (leku mugatuak)
Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen.