Site logo

Tokiko produktuen azokan datorren igandean Abetxukun Elikaduraren XII. Gizarte Topaketan

Datorren igandean, hilaren 23an, baratzezaintza eta nekazaritza ekologikoaren inguruko jarduerez gain izango da Urarteko baratzeen ingurua, Abetxukun. Batetik, Gasteizko hiri-baratzeen hogeigarren urteurrena ospatuko da, jende ororentzako irekitako festa batekin. Lantegi, musika-ekitaldi eta bisitaldien osagarri, Elikaduraren XII. Gizarte Topaketa egingo da. Beste urte batez, Elikaduraren Gizarte Topaketak aukera emango digu elikadurari jatorritik hurbiltzeko, hainbat jardueraren bitartez. Berritasun gisa, berreskuratu egingo da tokiko produktuen azoka.

Azokan 15 saltoki izango dira, zeinetan ekoizleek sasoiko produktu ekologikoak eskainiko dizkieten erosleei. Batez ere Arabako lau ertzetako barazki eta lekaleak izango dira, baina baita arrautzak eta produktu elaboratuak (marmelada, ogia eta gozoak, esnekiak, ardoia eta baita shiitake zizak ere), bai eta kosmetika ekologikoko saltoki bat ere.

Urarteko baratzeak Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresa-mintegitik 200 metro eskasera daude. Basaldea nekazaritza ekologikoa sustatzeko ekimena da, eta izango du tartea igandean; izan ere, azokako hiru saltoki laborea Basaldean egiten duten ekoizleentzako gorde dira. Goiza ondo amaitzeko, Basaldeako produktuen dastaketa egongo da, Slow Food Arabako esku prestuak kuzinatuak. Dastaketarako izena eman daiteke Udalaren webgunean, 010 telefonoan eta gizarte-etxeen sarean.

Jarduera horiek guztiek nekazaritzako elikagaien estrategiakoak dira, zeinaren xedea Iraunkortasuna kontuan hartuz kalitateko elikagaiak bertan ekoiztea eta hirian horiek kontsumitzea lortzea den.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment