Maiatzaren 11n, gurekin izan ziren Cecilia López –indigena tzotzila, ehulea eta emakume indigenei buruzko ikerketetako kolaboratzailea– eta Georgina Molina Terreros –maien sinbologiari buruzko ikerkuntza-proiektuan parte hartzen duen diseinugile bat–, eta Jolom Mayaetik eta Kinal Antzetik ehungintza-kooperatibak sortzen emakume gisa izan zuten esperientzia kontatu ziguten. Topaketa elkarrizketa gisa egin zen Bidezko Bideanen, eta han geure esperientziak zein haienak partekatu genituen, hemengo eta hango emakumeen artean bizipenezko eta ikaspenezko loturak ehuntzeko