Txanotxoren saskia ikusi genuenok eztabaidan aritu ginen gure kontsumoaren ondorioez, baina, gainera, kontzeptu batzuk ikasi ditugu, hala nola elikadura-subiranotasuna, bidezko merkataritza, transnazionala, kooperatiba, ekologikoa, transgenikoak, kontsumo-taldeak, saskia… Stevia izeneko landare miresgarri horren iraultza gozoa ezagutu dugu, eta nahi dugu “iturburuaren bila abiatu, eta ez taldeari jarraitu”. Horregatik, eztabaidatzeko gida bat egiten ari gara, zuen ekarpenekin hemen gure blogean bilduko ditugu eta. Hona uzten dizuegu Casas Viejas BHIak diseinatutako hezkuntza-saio zoragarri hau, parteka dezazuen, eta gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna den honetan, oparitzen dizuegun kartelean klik egiten goza dezazuen.