Zentzuz Kontsumitu-k “Udaletatik Elikadura burujabetzaren aldeko Karta”-ren proposamena atxikitzen du, ekonomia eta elikagaiak ekoiztu eta merkaturatzen ditugun modua eraldatzeko tokian tokiko esparrutik jardun edo lan egitea giltzarri nagusia delaren uste osoa baitugu.
Hurrengo maiatzean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeen testuinguruan hedatua eta erabilia izan daitekeen dokumentu estrategiakoa dugu honakoa. Zentzu honetan, dokumentu honek proposatzen dituen neurriak elikadura burujabetzaren eta ekonomia sozialaren alde diharduten edo bidean doazen tokiko edozein testuinguru edo errealitateen arabera erabiliak, eraldatuak eta egokituak izan daitezen bilatzen da.
Karta honek jasotzen dituen neurriak, elikadura burujabetzan esperientzia zabala duten elkarte, sare era agente politiko eta sozial ezberdinek osatutako lan-mahai batean modu kolektiboan landuak izan ziren, Zaragozan, 2014ko azaroaren 27, 28 eta 29an ostatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren I. Kongresuan.
Gasteiz eta Araban ere udal ekintza eraldatzaileen alde!
Karta osoa irakurri ahala izateko sakatu hemen
(Gazteleraz bakarrik)