Site logo

ZK-k “Hiritartasun Globalerako Hezkuntza” Alboan-en jardunaldietan izaniko esperientzia aurkezten du

Zentzuz Kontsumitu (ZK) Hiritartasun globalerako hezkuntza. Oinak lurrean izanda amets eginez jardunaldietara joan zen. Alboan-ek antolatu zituen –Bilbon, irailaren 18tik 19ra bitarte– herritartasun global baterako hezkuntzako bere esperientzia praktikoa aurkezteko.(http://ciudadaniaglobalhiritartasuna.wordpress.com/)Gure mintzaldian, hasi ginenetik gaur egun arte aurrera eraman dugun lanaren laburpen txiki bat eman genuen. Txanotxoren istorioan oinarriturik, modu jolasgarri eta dibertigarrian, parte-hartzaileei ZKren gako teoriko eta praktikoak, gure esku-hartzerako eredua, eta antolakunde aliatuekin ditugun lankidetza-ildoak ezagutarazten saiatu ginen.
Gune berean, beste esperientzia praktiko batzuk ere ezagutzera eman ziren, hala nola Hiru Izkiña, Hemen Aldizkaria, “Mugitu berdintasunaren alde. Bidezkoa da” kanpaina, Eskola solidarioak, Euskaditik Venezuelaraino, eta Amanda, Gasteizko Alde Zaharrean herritartasun global baterako hezkuntza eta eskola irekia izateko plataforma.
Garapenerako hezkuntzan lan egiten duten eta hura finantzatzen duten elkarte eta erakundeen arteko elkargune bat sortzea zen topaketaren xedea, bai eta herritarren hezkuntza global eta interkultural baterako lanak dakartzan erronken gainean gogoeta egitea ere. Era berean, praktika eraldatzaileak ezagutzeko eta jarduera-ildoen inguruko adostasunak atzemateko gune bat zen. Jardunaldien beste helburu bat zen, gainera, bertaraturiko antolakunde zein pertsonen arteko elkarrizketa eta aliantzak erraztea, eta eztabaidak zein garapenerako hezkuntzako esperientziak zabaltzea webgunearen bidez eta jardunaldiak azkenean argitaratuz.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment