Site logo

Gasteizek saltoki txiki asko ditu planetarekiko eta pertsonekiko errespetuarekin konprometituta, eta Bidezko Merkataritzaren, produktuen bizitza erabilgarria luzatzearen, hondakinak eta plastikoen erabilera murriztearen, agroekologiaren eta abarren aldeko apustua egiten dute. Establezimendu horiek Gorbeiako zonaldean ere badaude. Baina, ezagutzen ditugu? Badakigu zer eta nor dagoen denda horien atzean?

Galdera horri eta beste batzuei erantzuteko, Zentzuzetik bisita gidatu antzeztu berri bat antolatu dugu datorren asteazkenean, abenduak 4. Eta Paniko Eszenikoaren eskutik egiten dugu, beraz, barreak %100 ziurtatuta daude. Gure kontsumoari eta haren eraginari buruz hausnartzeko aukera izango dugu, umore ukitu batekin.

Bisita doakoa da, ordu eta erdikoa, eta 18:15ean hasiko da Antso Jakitunaren Pergolan. 14 urtetik gorakoentzat da, eta plazak mugatuak direnez, izena ematea beharrezkoa da. 945 120 746 telefonora deituta edo zentzuz@consumoresponsable.info helbide elektronikoaren bidez egin dezakezu.

Gasteizko Udaleko Garapen Lankidetzarako Zerbitzuaren laguntzari esker egin daitekeen jarduera da, kontsumo kontziente, kritiko eta arduratsua sustatzen duten eta gure ingurunean eskuragarri dauden ekimenak ikusaraztea bilatzen duena.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment