Maiatzaren 11n, ostegunean, bat egin ezazu Gasteizen Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunaren ospakizunarekin: kafe sorta handi baten zozketan parte hartu dezakezu. Zer egin behar dut zozketan parte hartzeko? Kafe bat eskatu, egun honetan parte hartzen duten establezimenduren batean. 50 baino gehiago dituzu aukeratzeko, kontsulta itzazu hemen. Kafeari argazki bat atera, non taberna, kartela, zure eskua […]
Maiatzaren 11n, osteguna, Bidezko Merkataritzako Kafearen lehen Eguna ospatuko da Gasteizen, eta 50 ostalaritza-establezimendu inguru izango dira, egun batez, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sentsibilizazio-eragile. Taberna eta kafetegi horietan, herritarrek kalitate handieneko kafe bat probatu ahal izango dute, eta giza eskubideak eta ingurumena babesten dituen merkataritza-eredu horri buruz gehiago jakin ahal izango dute. Parte hartzaileen […]
Gasteizko Gizarte Etxeetako kafetegiek (Pilar, Zabalgana, Salburua eta Ibaiondo) urte asko daramatzate Bidezko Merkataritzaren alde egiten, bidezko merkataritzako produktuak zerbitzatuz eta salduz, hala nola kafea, kakaoa edo azukrea. Gainera, alternatiba hau ezagutzera emateko sentsibilizazio jarduerak burutzen dituzte, eta Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren aurreko egunetan “Bidezko Merkataritzaren Astea” ospatuko dute, 17:00etatik 17:30era informazio-hitzaldiak antolatuz. Gogoratu, gainera, […]
Udaberria gogoz iritsi da eta berarekin sasoikoa, zaporetsua eta bidezkoa den menu bat ekarri digu! Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Bertan, menuak prestatuko ditugu lurrak eskaintzen dizkigun elikagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Tailer bakoitzean Martak gonbidatuak ditu gai bati buruz […]