Duela 20 urte baino gehiago, Gasteizko Udalak Bidezko Merkataritzako kafea gizarte-etxeetan eta beste udal-gune batzuetan jarritako makinetan sartzearen aldeko apustua egin zuen. Hala ere, litekeena da askori oharkabean pasatu izana hori identifikatzen duen zigilua, eta oraindik ez jakitea hartzen duten kafea ona dela kontsumitzen duenarentzat, baita ekoizten duenarentzat eta mundua eraldatzeko ere. Hori dela eta, […]
Badirudi udazkena ez dela iristen, baina urtaroko menua, bai. Sukaldaritza tailer berri honetan Marta Fransciscok menu goxoa prestatuko du sasoiko produktuekin eta Guatemalako sukaldaritzan inspiratutako errezetekin. Prestaketarekin batera, Guatemalako AFEDES erakundeko Hermelinda Chicop Choxinekin hitz egingo dugu janari eta labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratu eta transmititzeari buruz, eta itxuraz hain urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak […]