Site logo

ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK, DATORREN MARTXOAREN 29AN, BIOALIREN EGOITZAN

miercolesidBadakizu zertaz ari garen elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Ezagutzen duzu hura lortzen laguntzen duen alternatibaren bat? Pentsatu duzu inoiz zer egin dezakezun horretarako zure laguntza emateko?… Kezka baduzu nola elikatzen zaren eta kontsumitzen duzunaren atzetik zer dagoen…; zalantzan jartzen baduzu gaur egungo eredua eta garatzen lagundu nahi baduzu elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratzen dena, ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENetara gonbidatzen zaitugu.

Bioalai, Bionekazaritza eta Zentzuz Kontsumitu partzuergoaren (Mugarik Gabek, Setem Hego Haizeak eta medicusmundi Arabak osatutakoa) eskutik dator ekimena. Lehen hitzordua MARTXOAREN 29ko 18:00etan izango da, Bioalairen egoitzan (Txalaparta, 23).

Oraingoan, bideoforuma TIPI-TAPA,  jasangarriagoak diren bizimodu batzuetarantz hazi dokumentalaren inguruan egingo da. Dokumentala Tipi-Tapa, bagoaz! kanpainaren barruan egindakoa da (#VidasSOStenibles #TIPI-TAPAbagoaz; http://www.tipitapabagoaz.info?, eta bizi-estilo jasangarrietan oinarrituriko gizarte-eredu baterantz aurreratzea da kanpainaren proposamena, pertsonen, herrien eta naturaren artean errespetuzkoak, ekitatiboak eta solidarioak diren harreman eta praktika politiko, ekonomiko, sozial eta kultural batzuk eraikitzearen aldeko apustua eginda. Hainbat gizarte-antolakundek, GGKEk, sarek eta sindikatuk parte hartzen dute kanpaina horretan, hain zuzen, egungo garapen-ereduaren ordezko alternatibak bilatzea beharrezkotzat jota. Horrez gain, lehen eskutik ezagutuko dugu gizarte-bazterketaren aurkako borrokaren arloko esperientzia bat, aldi berean elikadura-burujabetzarantz aurrera egiteko proposatzen duena.

Aurretik (17:00etan), Oihulari Klown taldearen emankizuna izango dugu, Hegoalde gizarte-etxearen ondoan.

Sarrera dohan.