Site logo

Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa

Zentzuz Kontsumituk Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa argitaratu du. Gida hau kontratzaio prozedura hasteko ardura duten teknikariei eta kargu publikodunei zuzenduta dago, batez ere.

Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, Barne Produktu gordinaren %18,5 da. Dudarik Gabe, kopuru ekonomiko handia da eta horren ondorioz erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak direla esan dezakegu.

Nazio Batuek onartutako Garapen Jasangarriko Helburuen Agenda 2030ean aditzera ematen denez, beharrezkoa da Kontratazio Publiko Arduratsu bat egitea, gizarte- eta ingurumen-arloko klausulak gehituz erosketa eta kontratazio publikoetan,

Horrela, ekoizpen eta kontsumo ereduak eraldatuko ditugu, eta eredu jasangarriagoa eta ekitatiboa eraikiko dugu.

Testuinguru horretan, Madrilen, duela bi urte Sektore Publikoko Kontratuei buruzko lege berria onartu zen.

Lege horren ondorioz,  alde batetik, kontratazio-prozesuetan nahitaez gehitu behar dira gizarte- eta ingurumen-arloko irizpideak eta gardentasuna bermatzeko neurriak. Bestetik ekonomia sozial eta solidarioko entitatentzat  kontratuak erreserbatu behar dira; etiketa sozial eta ekologikoak sartu behar dira eta abar luze bat.

Gida, erosketa publiko arduratsua-comprimido

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment