Site logo

Gabonetan, MapaZentzuz erabili eta ez zaitez galdu

Gabonetan, inoiz baino gehiago kontsumitzen dugu. Askotan, modu konpultsiboan erosten dugu, eskaintzek tentatuta edo opariak egitera behartuta sentitzen garelako. Kanpaina berri honekin, “Gabonetan, ez zaitez galdu”, Zentzuz Saretik Gabonetako erosketak birpentsatzera animatzen zaituztegu, haien eragin negatiboa pixka bat murrizteko… edo, are gehiago, haien bitartez gure ingurunea hobetzen laguntzeko!

Gabonetan kontsumo jasangarriagoa eta arduratsuagoa egitea pentsatzen ari bazarete, baina ez badakizue non, MapaZentzuz lagungarria izan dakizueke. Tresna honetan, Gasteizko 100 bat saltoki, ekimen edo gune aurkituko dituzue, eta bertan topatu ahalko duzue zeuen pertsona maiteentzat falta zitzaizuen oparia, menuko osagai garrantzitsuena edo zuen jertse kutunena konpontzeko lekua.

Oraindik MapaZentzuz ezagutzen ez baduzu, sartu webgunean eta bertan kontsultatu, edo jaitsi Androiderako aplikazioa hemen. Eta mapan egon beharko lukeela uste duzun beste saltokiren bat ezagutzen baduzu, jakinaraz iezaguzu zentzuz@consumoresponsable.info helbidera idatzita eta guztion artean proiektu hau osatuko dugu.

Cartel campaña "estas navidades no te pierdas"

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment