Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumituk, Bioalik eta Bionekazaritzak ELIKADURA SUBIROTASUNAREN ALDEko ASTEAZKENen harira,datorren maiatzaren 31an, 19.00tik aurrera, Bioalaiko egoitzan (Txalaparta kalea, 23), Bizilurrek argitaratutako BIDE BERRIAK dokumentala proiektatuko dute. Ondoren,Unai Arangurenek, EHNE Bizkaia eta Vía Campesina-ko kideak “NOLA BERRESKURA DEZAKEGUN BERTAKO ELIKAGAIEKIN OSANSUNTSU ELIKATZEKO ESKUBIDEAz” hitz egingo du. Zaintza zerbitzua behar ezkero, aurretik eskatu behar da, helbide elektroniko […]
Zentzuz Kontsumituk kontratazio publiko arduratsuari buruzko 2-3 orduko oinarrizko prestakuntza antola du REAS Euskadirekin lankidetzan eta Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin. Prestakuntza-jarduera hori maiatzaren 18an izango da eta erabat doakoa izango da. Azkenaldian, Vitoria-Gasteizko Udala interes handia agertzen ari da gai honen inguruan, sail arteko mailan. Hain zuzen ere, prestakuntza eta aholkularitza eskatu dituzte, eta uste dugu […]
Urtero bezala Arabako Bidezko Merkataritza elkarteek biztanleria arabarrari hurrengo larunbatean, maiatzaren 13an Florida parkean ospatuko diren sentsibilizazio ekintza ezberdinetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Maiatzaren 13an antolatu diren ekintzez gain, data honen inguruan eta Arabako beste herrialde batzuetan, hala-nola, Alegria-Dulantzi, Laudio eta Agurainen, bidezko merkataritzaren aldeko beste ekintza ugari programatu dira. “Arrazoiak ditugulako errebeldeak gara, […]