Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Gutxiaregokin bizi gaitezte? Gauza gehiago eukitzea zoriontsuagoak egiten gaitu? Gasteizko pertsona eta erakunde ezberdinek euren kontsumo ohiturei buruz hausnartzen dute, planetarako eta gizakientzat dituen ondorioak aztertuz eta kontsumo kontziente eta arduratsu bat praktikatzeko garatu diren aukerak azalduz.