Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Gabriela Gaibor, Maquita Cushunchic Comercializando como Hermanos (MCCH) Ekuadorreko fundazioko gure kidea hemen zegoela aprobetxatuz, solasaldi bat antolatu genuen Bioalai elkartearekin batera. Bioalaik badu kontsumo kontzienteko talde bat, bazkideek bultzatua, elkartearen eroste-irizpideei jarraipena egiten diena. Duela urte batzuetatik, haren dendan eskaintzen diren produktu askoren jatorria aztertu izan du, eta haren praktika koherenteago eta arduratsuago bihurtzeko […]
Maiatzaren 11n, gurekin izan ziren Cecilia López –indigena tzotzila, ehulea eta emakume indigenei buruzko ikerketetako kolaboratzailea– eta Georgina Molina Terreros –maien sinbologiari buruzko ikerkuntza-proiektuan parte hartzen duen diseinugile bat–, eta Jolom Mayaetik eta Kinal Antzetik ehungintza-kooperatibak sortzen emakume gisa izan zuten esperientzia kontatu ziguten. Topaketa elkarrizketa gisa egin zen Bidezko Bideanen, eta han geure esperientziak […]
Hona hemen, Gasteizen, 2007ko martxoaren 13an eta 14an egindako Kontsumo Arduratsuari buruzko I. Mintegiko testu argitalpena. Mintegia “Zentzuz kontsumitu” Lankidetzarako Hezkuntza proiektuaren barnean antolatu zen eta Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Euskadiko Paz y Solidaridad Fundazioa garapenerako lankidetza GKEek antolatu zuten elkarlanean, Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren diru-laguntzarekin. Open publication – Free publishing – More […]