Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Badakizu zertaz ari garen elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Ezagutzen duzu hura lortzen laguntzen duen alternatibaren bat? Pentsatu duzu inoiz zer egin dezakezun horretarako zure laguntza emateko?… Kezka baduzu nola elikatzen zaren eta kontsumitzen duzunaren atzetik zer dagoen…; zalantzan jartzen baduzu gaur egungo eredua eta garatzen lagundu nahi baduzu elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta […]
UAGA-AGA elkarteak urtearen lehenengo nekazaritza azoka gardena antolatzen du, gure gizartean bertako produktuak ezagutarazteko eta beren kontsumoa sustatzeko asmoz. Azokan, lurraldeko patata izango da protagonista eta 25 kg-ko zaku 10 euroan salduko da. Era berean, beste jarduera batzuk izango dira: tokian tokiko produktuen dastaketa Show-Food-en eskutik, produktuak egiteko erakustaldia edo baserri puzgarri bat txikienentzat, besteak […]
Ekainean, Gasteiz Zero Zabor elkartetik Gasteizko I Hiri-Konpostaje Jardunaldiak antolatu ditu. Gai hau oso lotuta dago bizi dugun hondakinen problematikarekin eta jasangarritasunarekin. Konpostak materia organikoaren zikloen ixtea baimentzen du, eta aktore ezberdin asko lotu ditzake. Bilera, martxoaren 28an Gasteizko alde zaharreko auzo-elkartean (Gasteiz Txiki, Las Escuelas kalea 9), arratsaldeko 7etan burutuko da. Bertan Jardunaldien izaera […]