Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Tokia: Ataria Data: apirilaren 9a, asteazkena Ordutegia: 19:00 – 20:30 Norentzat: jende oro Plaza-kopurua: lekuak bete arte Xochilt Acalt emakumeen elkarteak nekazaritzaren garapen iraunkor beregainaren eredu berria sortzen izan duen esperientzia azalduko du, zein biztanleen parte hartze aktiboan eta emakumeen autonomia ekonomikoan oinarritzen den. • 19:00 Aurkezpena CEAko teknikariak. • 19:05 Elikapen burujabetzarantz eta emakumeen […]
Uste duzu beste eredu-kontsumo batzuk posible direla? alternatiba bila zabiltza? Horrela bada hementxe duzu zure intereseko dokumentu bat, bertako elikagaien kontsumoa bultzatzeko alternativa batzuk eskaintzen baititu… CCCeusk.ok by yacullay