Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Feb 04
Bideoanimazioa: elkarrekin kontsumo arduratsuaren inguruko praktikak eta jakintzak eraikitzen

Zentzuz Kontsumitu proiektuaren sistematizazio dibertigarri bat aurkezten dizuegu euskaraz. Bideo-animazioaren teknika erabili dugu horretarako. Bertan azken 10 urte hauetan zehar elkarte bakoitzaren barnean burututako ikasketak eta zuzenean ekimenaren partaide izan diren pertsonen gogoetak bildu ditugu. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Zentzuz Kontusmitu: Elkarrekin kontsumo arduratsuaren inguruko praktikak eta jakintzak eraikitzen. from Zentzuz Kontsumitu CCR on […]

Jan 29
“Udaletatik Elikadura Burujabetzaren aldeko Karta” atxikitzen dugu

Zentzuz Kontsumitu-k “Udaletatik Elikadura burujabetzaren aldeko Karta”-ren proposamena atxikitzen du, ekonomia eta elikagaiak ekoiztu eta merkaturatzen ditugun modua eraldatzeko tokian tokiko esparrutik jardun edo lan egitea giltzarri nagusia delaren uste osoa baitugu. Hurrengo maiatzean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeen testuinguruan hedatua eta erabilia izan daitekeen dokumentu estrategiakoa dugu honakoa. Zentzu honetan, dokumentu honek proposatzen […]

Jan 22
Kontsumo arduratsu baterako kale izendegia. 2014

Hona hemen Gasteizen kontsumo arduratsu bat izateko baliagarria egingo zaizuen izendegia

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: