Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Urtero bezala, datorren Urriaren 6an ospatuko da Bionekaraba Azoka, Bionekarazaritzak antolatua. Foru enparantzan hainbat stand izango dira produktu ekologikoak eskaintzen. Zentzuz Kontsumitu ere han egongo da kontsumo arduraratsuari buruz informazio eskainiz. Etor zaitez!!!!