Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jul 29
Zaramagak kontsumo arduratsuaren aldeko ibilbide antzeztuak inauguratu ditu

Gasteizen giza eskubideekin eta planetarekin konprometitutako tokiko merkataritza dago. Establezimendu horiek Zaramaga auzoan ere badaude, gure ingurunea errespetatzen duten negozio-eredu jasangarrien alde egiten dute, eta ekoizleen lan-eskubideak defendatzen dituzte, bai hemen, bai beste lurralde eta herrialde batzuetan. Joan den uztailaren 26an, Zaramagak bisita gidatu antzeztua egin zuen, Zentzuzek Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Pánico Escénico-ren eskutik, […]

Jun 10
Aurrez aurre, politikariak nagusi gisa eta etxeko langileak langile gisa

Iparralde Globalak hausnarketa sakona egin behar du bultzatzen ari den eredu soziopolitikoari eta horrek hego globalean dituen ondorioei buruz. Nahita indarkeria eta gerra, pobrezia eta hondakinak sortu diren herrialdeak; emakumeen beharrak bermatu ezin izan diren herrialdeak, ezta haien giza eskubideak ere… Hor migrazioak sartzen dira jokoan, eta han eraikitzen dira zaintza-kate globalak. Kanporatu egiten dituzten […]

Jun 02
«Zaintzaile Migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea». Esango dizugu…

Ikerketa-prozesu baten ondoren, «Zaintzaile Migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea» izeneko IEPH-a eskuratu genuen. Parte hartzeko tresna horren gomendioetan, «harrera-gizartea sentsibilizatu beharra zegoen, etxeko eta zaintzako emakume langileek jasaten duten arrazakeria eta askotariko diskriminazioa desagerrarazteko». Horri ekin diogu, bada, adineko emakumeekin topo egiteko ilusioarekin, hain zuzen ere, patriarkatuaren aginduz bizitza osoan zehar doako zaintza-lanak egin dituztenekin. Horregatik, […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: