Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Udaberria gogoz iritsi da eta berarekin sasoikoa, zaporetsua eta bidezkoa den menu bat ekarri digu! Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Bertan, menuak prestatuko ditugu lurrak eskaintzen dizkigun elikagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Tailer bakoitzean Martak gonbidatuak ditu gai bati buruz […]
Aurten… Bidezko Merkataritzaren Mundu egunak usain gozoa dakar. Maiatzaren 11n Gasteizen Bidezko Merkataritzako kafearen eguna ospatuko dugu, parte hartuko al duzu zure taberna edo kafetegian bidezko merkataritzako kafea zerbitzatuz? Jarduera honen bidez, Gasteizko Bidezko Merkataritzako erakundeok ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman sistema alternatibo hau ezagutarazi nahi dugu, non produktuen kalitatea eta pertsonen eskubideekiko zein […]
Zentzuz-en Gasteizko beste eragile batzuekin sarean lan egitearen aldeko apustua egiten dugu, hain zuzen, gu bezala kontsumo arduratsua sustatzen duten horiekin. Hori dela eta, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” aurkezten dizuegu, Bioalai eta Bionekazariztarekin elkarlanean egindako lau tailerrez osatutako zikloa. Bertan, sasoiko menuak prestatuko ditugu eta elikagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu gonbidatu oso berezien […]