Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumitun, lantzen ditugun gaietan sakondu nahi dugu, eta gai horietako bat bidezko merkataritza da. Horregatik, duela gutxi, barne-prestakuntzako lantegi bat antolatu dugu merkatuan bidezko merkataritza ziurtatzeko dauden zigiluei buruz. Prestakuntzak balio izan digu halako zigiluen esanahia zehaztean sortzen zaizkigun dudetako batzuk argitzeko. ZK-ko lau erakundeok landu genituen gaien inguruko laburpen txiki bat erantsi dizuegu, […]
Datorren Otsailaren 11an, larunbata, 1.Ekoizle eta kontsumitzaile ekologien topaketa ospatuko da Salcedon, Bionekaritzak bultzatuta. Topaketa ireki honetan galdera bat erantzuten saiatuko gara: Nola eta non kontsumitu ditzaket bertako produktu ekologikoak? Etor zaitez eta ezagutu ezazu beste modu baten ekoiztu, elikatu eta elikagaiak banatu nahi ditugun pertsonen sarea. Non: Salcedo. La Fuente, 15. kalean Ordua: 18.30etan. […]
Iudari elkartearen gonbidapenez, Zentzuz Kontsumituk urtarrilaren 28an kontsumo arduratsuari buruzko lantegi batean parte hartu zuen, Trebiñuko Udalaren lokaletan. Kultura-elkarte horrek antolaturiko proposamenaren helburua zen kontsumo kontziente eta arduratsuaren zenbait alderdi orokorri buruz hausnarketa egitera bultzatzea eta enklabean kontsumo-talde bat antolatzeko aukeraz eztabaidatzea. Zentzuz Kontsumituk lantegiaren lehen atalaz arduratu zen. Aurkezpen orokor baten ondoren, powerpoint baten […]