Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Oct 15
Ezagutzen al dituzu zure kontsumoaren ondorioak?

Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Baina, egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan eta non ekoizten diren? Nor egiten dituen? Ba […]

Oct 15
Zer nolako zerealak jaten ditugu?

Gure inguruan garia, garagarra, oloa, baita arroza ere, ikusten ditugu. Hurbileko laboreak dira, transgenikoetatik libre; baina, horiek al dira kontsumitzen ditugunak? Noren esku daude mundua elikatzen duten hazi horiek? Zer politika komertzial eramaten ari dira aurrera? Ba al dago alternatibarik? Hainbat ekoizlek eta kontsumitzailek eraldaketarako gakoak ematen dizkigute, kontsumo kontziente eta arduratsuan oinarriturik.

Oct 15
Arabako Elkarteentzat Kontsumo Kontziente eta Arduratzurako Gida

Gida hau gonbidapen bat da kontsumitu ohi ditugu gauzen aztea zer dagoen berriz prentsa dezagun, eta gure eguneroko bisiltzan bera eraldaketa txikiak egiteko hurbilen ditugun bailiabideak aztertzen has gaitetzen.

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: