Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Zentzuz Kontsumitu kontsumo kontziente eta arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna hurbileko eta ohiko aukera praktiko gisa sustatzen saiatzen da. Hori dela eta, pasadan Urriaren 1ean Gasteizko Foru Plazan ospatu zen Bionekaraba Azokan parte hartu genuen. Aprobetxatu nahi dugu aukera hau eskerrak emakeko guregana, bai bidezko merkataritzarako produktuak erostera bai informazio bila, etorri ziren guztie. Oportunitate […]
Urtero bezala, Zentzuz Kontsumitu pasaden 25ean Abetxukon ospatu zen Elikaduraren Gizarte V Topaketan izan zen. Hirietan kontsumitzen ditugun elikagaiek bizitzaren aniztasunari eragiten diote, nola ekoizten diren moduagatik, eta guk erosi arte ibilitako distantziagatik. Topaketa honen bidez, bestela elikatzera gonbitzen gaituzte, ingurumena babestuz eta bertako nekazaritza zein abeltzaintza lagunduz. Berriz ere, topagune honetan hainbat proposamen luzatzen […]
Hona hemen Arabako Elkarteentzat Kontsumo Kontziente eta Arduratzurako Gida. Gida honetako atal bakoitzean oinarrizko orientabide batzuk eta aukera eskuragarri eta hurbil batzuk dauzkazu, beste kontsumo bat posible dela frogatzen dutenak. Aipatzen diren alternatibak tokiko ekimen, enpresa eta denda txikiak dira, frankiziak, multinazionalak eta azalera handiak alde batera utzirik, gizartearen nahiz ingurumenaren aldetiko bidegabekerietan oinarritzen den […]