Site logo

Bisita eta tailerra San Martinen kontsumo arduratsua sustatzeko

Zentzuzek Gasteizko herritarrak kontsumo arduratsuak eta bidezko merkataritzak eragiten dituzten inpaktu positiboen inguruan sentsibilizatu nahi ditu. Horregatik datozen asteotan San Martin auzoan antolatuko ditugun bi jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Abenduaren 2an, osteguna, 17:00etatik 18:00etara bisita gidatu bat izango dugu San Martin auzoan zehar, Antso Jakituna kaleko pergolatik hasita. Bisita horretan, hurbileko merkataritzaren, elkartasunaren edota ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egiten duten San Martin auzoko eta inguruetako hiru establezimendu ezagutuko ditugu. Aukera ezinhobea establezimendu horiekin harreman zuzena izateko eta gure tokiko ekonomian bidezko merkataritzak eta kontsumo arduratsuak duten garrantziaz hausnartzeko. Gainera, parte-hartzaileen artean erosketa-txartelak zozketatuko ditugu!

Bisita honetan interesa duen talde bat ezagutzen baduzu baina data edo ordutegia egokitzen ez bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan eta beste bisita bat adostuko dugu zuen taldearekin.

Horrez gain, abenduaren 10ean, ostirala, 18:00etatik 20:30era sukaldaritza ekojusto lantegi bat antolatuko dugu Mamian eta Marta Francisco sukaldariaren eskutik. Gure elikaduraren bitartez gure osasuna ez ezik, gure planeta eta nekazarien bizitzak ere zaindu ditzakegula ikusiko dugu.

Establezimendu guzti hauek, gainera, MapaZentzuzen jasota daude. Tresna honek kontsumo arduratsuarekin konprometituta dauden saltoki txikiak, zerbitzu-enpresak, merkatuak edo elkarteak biltzen ditu, mapa honen kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen dutenak.

Informazio gehiago jasotzeko eta jarduertan izena emateko, zentzuz@consumoresponsable.info helbidera idatzi edo 945 288 031 telefonora deitu dezakezu.

 

Taller cocina con Marta Francisco

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment