Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Erosketa publiko arduratsuaren adibide arrakastatsuak Europan

6 apirila, 2019

Sektore publikoa legez behartuta dago, Europako 2014ko araudiaren zein estatuko 2017ko legediaren arabera, kontratazioa hornidura-kateetako langileen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko erabiltzera. Dena dela, baditugu esperientzia batzuk, bide horri askoz lehenago lotutako Europako hainbat administrazio publikorenak.

Hemen Esperientzia arrakastatsuak erosketa publiko sozialki arduratsuan. Baliabide publikoak erabiltzea hornidura kate globaletan lan-arloko hobekuntzak sustatzeko txostenerako sarbidea ematen dizuegu (gazt.), LANDAMARCKek eta Setem Catalunyak 2014an argitaratua eta Europako ¨Batzordeak finantzatua. Izen hori daraman ekimenaren xedea zen administrazio publikoak eta GKEak elkartzea, jardunbide egokienak garatzeko xedez erosketa publiko sozialki arduratsuaren arloan. Dokumentua lankidetza horri esker sorturiko hainbat esperientzia arrakastatsutan zentratzen da, eta Europa guztiko jardunbide egokien adibideak aurkezten ditu, haien alderdi positiboekin, baina hobetzekoa ere aditzera emanda. Halakoak gaur egun ere baliagarriak izan daitezke beste erakunde publiko batzuk orientatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.