Site logo

Europako topaketa: “Elikadura-burujabetza, erantzun bat krisiari”

Abuztuan, Kreims hirian (Austria), “Nyeleni Europa 2011” Elikadura Burujabetzaren aldeko Europako Foroa izan zen, elikadura-burujabetzaren aldeko aliantzak sortzeko helburua duen foro bat, hain zuzen.
Kreimsen 400 pertsona bildu ziren, 34 herrialdetakoak, gizarte zibileko eta mugimendu sozialetako 120 antolakunde ordezkaturik. Espainiako estatutik, 22 pertsona joan ziren, Landa Plataforman elkartutako hainbat erakundetakoak (nekazaritzakoak, ekologistak, kontsumitzaileenak eta/edo lankidetzakoak)
Eztabaidagaiak
Lantaldeak bost gai nagusiren inguruan aritu ziren eztabaidan:
Ekoizpen-ereduak (agroekologia, energia, klima, transgenikoak, proteinen mendekotasuna, bioaniztasuna…).
Merkatuak eta elikakate eta elikasareen antolakuntza (korporazioen menderakuntza elikakatean, tokiko merkatuak, elikagaien espekulazioa, gardentasuna, kriminalizazioa, elkartasuna…).
Lan-baldintzak eta alderdi sozialak (nekazaritzako langileak, immigranteak, errenta, osasuna, elikagaien eskuragarritasuna).
Lurra eta beste baliabide batzuk eskuratzea (lehen instalazioa, finantzaketa, energia berriztagarriak, ura, haziak…)-
Politika publikoak: NPE (nekazaritza-politika erkidea) eta Landa Garapena, arrantza-politikak, energia, merkataritza…
Bukaerako adierazpenean adierazi bezala, Foroaren apustua da “elikadura-sistemaren norabide-aldaketa bat, elikadura-burujabetzaren printzipioetan oinarritua, nekazaritzaren zein elikaduraren alorreko politikak berrorientatuz”… eta hori izango litzateke “lehen pausoa, nekazaritza- eta elikadura-sistemak ez ezik, gure gizarteak ere barrutik aldatzeko”.
Topaketari buruzko argibide gehiagorako, klik egin hemen

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment