Site logo

Hurbildu kontsumo arduratsura Judimendin izango dugun bisita gidatu honetan

‘Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu / Quédate en el barrio y consume lo justo’ lelopean Zentzuz Sareak Gasteizko herritarrei kontsumo arduratsuak eta bidezko merkataritzak sortzen dituzten inpaktu positiboei buruz sentsibilizatzeko kanpaina abiatu du. Gizartearen eta ingurumenaren aldetik positiboa den alternatiba hori bultzatu nahi du Zentzuz-ek, eta, gainera, bidezko merkataritzaren edo kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen duten eta kale-izendegi arduratsuan aurki daitezkeen tokiko saltokietan praktikatzera animatu nahi dugu.

Horretarako, datorren ostiralean, martxoaren 26an, 17:30etan, bisita gidatu bat egitera gonbidatzen zaitugu, Judimendiko saltokiak bisitatzeko. Jarduera honen bidez, gure egunerokotasunean kontsumo arduratsua praktikan jartzeko moduak aurkituko ditugu, baita auzo honetan non egin ere. Zuzeneko harremana izango dugu establezimendu horiekin, eta gogoeta egingo dugu Bidezko Merkataritzak eta Kontsumo arduratsuak gure tokiko ekonomian duten garrantziaz.

Zentzuz Sarearen kale-izendegia hemen kontsulta dezakezu.

cartel visita guiada judimendi

Oinezko ibilbidea izango da, eta Judimendi auzoko hainbat dendatan egingo da bisita, hala nola:

• Medicus Mundi eta Bide Bidean. Bidezko Merkataritza.
• El remiendo alavés. Konponketa-merkataritza.
• Saski barazki. Produktu agroekologikoen saskiak.
• Amaya Digital. Gizarterartzeko merkataritza.
• Sukaldea. “Plaza de abastos” jatorrizko elikagaien salmenta.

Osasun-neurriak direla eta, izena ematea eskatzen dugu, eta taldeka banatuko da, betiere ibilbidearen egunean indarrean dagoen osasun-araudia betez.

Judimendiko ibilbidea martxoaren 26an 17:30etatik 18:30etara.

Informazio gehiago eta izena emateko: zentzuzkontsumitu@gmail.com edo 94528831 telefonora deituz.

ANIMA ZAITEZ!

Ordutegiarekin edo egunarekin arazoren bat baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, pertsona kopuru handia izen-ematen baduzue, bigarren ibilbide bat egitea proposatuko dugu.

Jarduera hau Gasteizko Udalaren Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren hitzarmenari esker egin daiteke. Jarraitu #AuzoanGeratu #ConsumeLoJusto kanpaina honen xehetasun guztiak Zentzuz-en sare sozialetan eta webgunearen bidez!

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment