Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

‘Mañana’ dokumentala, otsailaren 28an Florida Zinematan

13 otsaila, 2019

Zentzuz Kontsumituk, Bioalaik eta Bionekazaritzak otsailaren 28an Florida Zinematan ‘Mañana‘ dokumentalaren proiekzioa proposatu du arratsaldeko 18:00etan. Gizartearen kontsumo ereduaren aldaketaren beharraren ondorioz jaio den ekimenak munduan zehar elikadura subiranotasunarekin lotuta agertu diren mugimendu alternatiboak ezagutzeko aukera eskainiko digu.

Ekimena posible izateko eta dokumenala proiektatu ahal izateko, gutxieneko ikusle kopurua behar dugu. Lagunduko diguzue? Zuen sarrera, 6 euro balio duena, jarraian daukazuen linkaren bitartez lortu dezakezue.

https://screen.ly/evento/593/manana-cines-florida/

‘Mañana’ dokumentalak dauzkagun alternatibak bilatzen ditu, haien inguruan hausnarketa, eztabaida sortu eta ezagutarazteko”, Daniel De Partearroyo (Cinemanía)

 

Mañana‘ren historia, Cyil Dion-ek y Mélanie Laurent-ek zuzenduta dagoena, 2012an Nature aldizkariak aurkeztu zuen ikerketa baten ondorioz jaio zen,  munduko katastrofea aurreikusten zuenak.

 

Filma ikusten dugun bitartean munduko hainbat mugimendu ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola, Britaniako Transition Towns  eta Incredible Edible edo Frantzian nekazaritza ekologiaren aita eta Colibrí mugimenduaren sustatzailea, Pierre Rahbi. Dion-ek y Laurent-ek Estatu Batuetako, Indiako eta Britaniako beste protagonistekin hitz egiten dute. Pelikulak César saria jaso zuen 2016. urtean, eta helburu zehatz batekin jaio zen: hiritarrak aldaketaren aktore nagusiak bihurtzea.

Zentzuz Kontsumituk pelikularen proiekzioa antolatzen du, eta bidai honi esker nekazaritzaren, energiaren, ekonomiaren, demokraziaren eta hezkuntzaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izango dugu. Ez ahaztu eta eros ezazue zuen sarrera!!  

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.