Datorren irailaren 19an Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean abiatuko dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, Santiago Lesmes Zabaleguik egindako Erosketa Publiko Arduratsuko gida praktikoa ezagutaraziko dugu. Plazaratu berri dugun Gida Praktikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu, Erosketa Publiko Arduratsurako irekitzen diren aukera handien inguruan eguneratzeko, kontratazio-prozesuetan nahitaez gehitu beharko baitira gizarte- eta ingurumen-arloko irizpideak, gardentasuna bermatzeko neurriak, ekonomia […]
“Emakumeak emankortasun handikoak dira, sormen handikoak, eta natura bizia da; hartara, emakume gisa dagokigun ahala eskatzea eta lurrak sistema bizi adimendun gisa duen ahala aitortzea prozesu bera da”, Vandana Shiva Zer da agrofeminismoa? Zer rol jokatzen dute leku askotan emakumeek lurraren eta elikadura-burujabetzaren defentsan? Nola jartzen da lan hori agerian? Gai hori interesatzen bazaizu, agrofeminismoaren […]
Hona hemen Estíbaliz Gómez de Segurari, Zentzuz Kontsumituren ordezkari gisa, egin zioten elkarrizketa, Landatxon, maiatzaren 15ean, gure hiriko nahiz beste toki batzuetako (Honduras, kasu) etxeko langileen egoerari buruz egin genuen solasaldiaren harira.
Egungo testuinguruan bizi ditugun desberdinkeriak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketak direla-eta, ezinbestekoa da tokiko nahiz lurraldeko agendetan trantsizio-prozesuak lehenestea eta babestea, bai eta araudi koherente bat ere, udalerri, autonomia-erkidego eta estatu mailan. Udal -eta foru-hauteskundeak direla bide, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Oxfam-Intermonek, Bidezko Merkataritzaren Itunaren erakunde sinatzaile eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren antolatzaile direnek (Setem Hego […]
Zentzuz Kontsumituk datorren maiatzaren 14an ospatuko den 3.Arabako Kanpuseko Azoka Agroekologikora gonbidatzen zaitu. Irakasle-talde batek hainbat erakunderen laguntzarekin (Zentzuz Kotsumitu barne) antolatuta azoka honetan elikagai jasangarriak eskuratzeko eta haien gaineko informazioa jasotzeko aukera izango duzu. Goizean zehar (11.00etatik 14.00etara), Hezkuntza eta Kirol (Magisterio) Fakultatearen atzealdeko lorategian hainbat ekintza izango dira: SLOW-FOODek egindako “Delicias de patata Gorbea […]