Sistema patriarkal kapitalista ondasunak eta zerbitzuak ekoizteari ematen dio lehentasuna, oroz gainetik. Merkatua da garrantzitsuena, eta esparru horretatik kanpo dagoen guztia baztertu egiten da. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen naturalizazioan oinarrituta, eredu horrek ez du lantzat jo etxe-arloan ordaindu gabe aurrera eramaten den jarduera. Alabaina, sistema kapitalista gizarte-erreprodukzioaz arduratzen diren emakumeen lan ez-ordainduan bermatzen da. […]
Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido partzuergoak (ZK) “Zeinek eta zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat” ikerlana aurkezten du. Lan honen helburua da etxeko eta zaintzako lana ikusgai jartzea, gure hirian lan-mota hori nola egiten ari den ezagutaraztea, eta bai bizitzaren zaintzaren garrantzia, bai bidezkoa, ekitatiboa eta erantzunkidetasunezkoa izango den zaintza-sistema baten beharra […]
2018ko ekainaren 23an Gasteizen ospatu genuen Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka. Zentzuz Kontsumituk azoka horretan parte hartu zuen eta kontsumo arduratsuaren kale izendegia aurkezteko aukera aprobetxatu zuen. Hona hemen azokaren REAS-ek egindako laburpena Eskerrik asko parte hartu zuten pertsona eta erakunde guztiei!
Egunero 91.000 ikaslek jaten dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan. 2000. urtetik, egun indarrean dagoen araudia martxan jarri zenetik (2000ko martxoaren 1eko agindua), 10.000 jankidetik egungo 90.000ra pasatu gara,90 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin ikasturteko (familien eta Eusko Jaurlaritzaren aportazioak). Zerbitzuak halako bolumen handia izan arren,gaur egunera arte ez zaie egin gogobetetze inkestarik familiei. Eusko Jaurlaritzak auditoretza […]
Landatxoko kiroldegiak hartuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, la Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka, sektore horren errealitatea herritarrenganna hurbiltzeko ekimen bat, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak (REAS Euskadi) sustatua, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira eremu hauetan diharduten sektoreko 40 enpresa: finantza etikoak, kontsumo arduratsua, teknologia, I+G komunitarioa, Esku-hartze soziala, […]